sábado, 2 de abril de 2016

OPILA

OPILA



ALMENDRAZKO BIZKOTXOA                                                  
OSAGAIAK
5 arrautza
3 jogurten neurria azukrea
1 jogurt naturala
1 jogurt-en neurria  ekilore olioa
Limoia eta naranja azala birrindua                                       
½  legamia estalki
½  jogurt-en neurri almendra hautsa
3 jogurt-en neurria irina
PRESTAERA
Bol batean, ipini arrautzak azukrearekin eta ondo jo agaxkarekin edo irabiagailu batean, ondo muntatu arte.
Ondoren, jogurta erantsi nahastu, olioa gehitu , nahastu, naranja eta limoia azala birrindua erantsi  eta nahastu.
Amaitzeko, irina, almendra hautsa eta legamia erantsiko diogu,iragazi baten bidez  , nahasterakoan, poliki, poliki gora eta behera gomazko koilara batez lagunduta.
Dena ondo nahastuta dagonean, aurretik gurinaz igurtzita eta irineztatuta dugun bi moldeetan sartuko dugu orea.
Labean edukiko dugu 25-30 minutuz 180º graduan.
Eginda dagoela jakingo dugu moldearen paretatik askatuta dagonean.



ARRAUTZAK GORRIZ MARGOTZEKO


Osagaiak:
Ura
Arrautza egosiak hotzak
Ozpina
kolore gorria 
Prestaera:

Bol batean ura hotza, ozpina txorrotada handia eta korolatzaile gorria jarri, nahastu eta bertan arrautza gogorak ipini eta utzi 30-60 minutuz.












MUNTAIA (Apaintzeko, bakoitzak bere modura ipini dezake)
                                    
Osagaiak:
Arrautza gogorrak (ipini bizkotxoaren gainean epela daoenean)
Arbeletxezko mermelada
Koloretako fideoak
Goxokiak
Txitoa (oso garrantzitsua)






No hay comentarios:

Publicar un comentario