miércoles, 16 de febrero de 2011

URTEBETETZETARAKO PASTELA


Pastela egiteko ze prestaerak beharko ditugun, osagaiak eta nola egiten den:

JOGURREZKO BIZKOTXOA
PASTEL-KREMA
ESNEGAIN HARROTUA
BUZTITZEKO XARABEA
TXOKOLATEZKO BAINUA


  • YOGURREZKO BIZKOTXOA
 OSAGAIAK
4 arraultza
3 jogurten neurria azukrea 
1 jogurt naturala
1 jogurt-en neurria olioa
legamia estalki bat
3 jogurt-en neurria irina
 Moldearentzako, margarina eta hirina

PRESTAERA
- Bol batean, ipini arraultzak azukrearekinn eta ondo jo agaxkarekin edo irabiagailu batean,  ondo muntatu arte.
- Ondoren, jogurta erantsi eta nahastu
- Olioa gehitu eta nahastu
- Eta amaitzeko, hirina eta legamia  erantsiko dugu, nahasterakoan, poliki, poliki gora eta behera gomazko koilara batez lagunduta.
- Dena ondo nahastuta dagonean, aurretik margarinaz igurtzita eta  irineztatuta dugun molde batean sartuko dugu orea.
- Labean edukiko dugu 25-30 minutuz 180º gaduan.
-Jakingo dugu eginda dagoela moldearen paretatik askatuta dagonean.
- Egin da dagonean, berhala moldetik atera saretxo baten gainean eta utzi hoztutzen.  


  
  • PASTEL-KREMA
OSAGAIAK
500ml esne
100gr azukrea
35gr maizena
2 arraultza
1 arraultza gorringo
kanela adaxka, limoi eta naranja azala

PRESTAERA
Esnea irakiten ipiniko dugu, kanela adaxka, limoia eta naranja azalarekin usaina emateko. Bitartean, maizena eta azukrea bol batean nahastuko dugu esne hotz pixkarekin eta segidan arrultzak eta arraultza gorringoa. 
Esnea irakiten hasten denean, bol-ean gehituko dugu, nahastu ondo eta berriro kazolan ipini irakiten 2 minutu krema egosteko, kontutan hartu, etengabe nahastu behar dela ez erretzeko.
Krema egosita dagonean, bandexa batean ipini eta film paperaz estali.

  • ESNEGAIN HARROTUA
OSAGAIAK
1 litro esnegain likidoa
200 gr azukrea

PRESTAERA
- Ipini bol batean esnegaina eta hagaxka batekin jotzen hasiko gera.
- Hiru minutu daramazunean azukrea gehitu eta jarraituko dugu jotzen hagaxkarekin, harro harro geratu arte.
- Gehiegi jotzen badugu, pasatuko da, horia kolorea izango du eta ezdu balioko.Adi egon!!

OSO GARRANTZITSUA
BAI MUNTATU BEHAR DUGUN HONTZIAN ETA ESNEGAIN- LIKIDOA OSO HOTZAK EGON BEHAR DIRA, HONTZIA ORDUBETE LEHENOTIK HOTZGAILUAN SARTUKO DUGU ETA ESNEGAINA HOTGAILUTIK ATERATZEKOAN BEREHALA HASI MUNTATZEN

  • BUZTITZEKO XARABEA 
    Erabiliko dugu, bizkotxozko pastelak egiten ditugunean, buztitzeko, horrela askoz ere mamitsugoak geldituko dira.
OSAGAIAK
500ml ura
200gr azukrea
kanela adaxka, limoi eta naranja azala
ron edaria

PRESTAERA
Ipini kazola batean,ura, azukrea, kanela adaxka, limoi eta naranja azala eta irakin. 
Irakiten hasten denean, jeitsi sua eta eduki 12 minutu, kendu suatik eta gehitu ron-a.
  • TXOKOLATEZKO BAINUA
 OSAGAIAK
250 ml esnegain
75 gr azukrea
250 gr txokolate beltza
PRESTAERA
- Jarri hirakiten esnegaina azukrearekin.
- Ondoren txokolate beltza gehitu zatituta, hagaxkarekin nahastu ondo eta kendu sutatik.
- Utzi 5 minuturen bat ostutzen eta loditzen.
-Ondoren, estali pastela.

MUNTAKETA
- EBAKI BIZKOTXO HIRU ZATITAN LABAIN ZERRAREKIN
- BUZTI XARABEAREKIN KAPA BAKOITZA
- BETE LEHENGO KAPA PASTEL KREMAZ
- ESTALI ERDIKO BIZKOTXO KAPAREKIN ETA BUZTI
- BETE ESNEGAIN HARROTUAREKIN ETA TAPATU AZKENEKO BIZKOTXO KAPAREKIN
- BUZTI ETA ETA ESTALI TXOKOLATEZKO BAINUAREKIN
- AZKENIK, APAINDU 


No hay comentarios:

Publicar un comentario