viernes, 18 de febrero de 2011

TXURROAK ETA TXOKOLATE BEROA


 Arratsaldeon, gaurkoan txurrito batzuk txokolatearekin. Jakin duzuen bezala oraindela askoko gauza da gosari edo mendari hau. Neri asko gustatzen zait eta espero dut zuei ere bai. 
Oraindela bi egun ama bati entzun nion ezitzaizkiola txurroak ondo ateratzen, eta horrexegatik gaurkoan, aste bururako gosari edo merienda eder hau.



TXURROAK


OSAGAIAK 
  Ura edalontzi bat
  Irina edalontzi bat; bai ura eta irina kantitate berdina izan behar dute
 Gatza pixka bat
 (Gurina edo gantza zati bat, hautagarri)
 Koloretzugoak ateratzeko, orea egiterakoan 1 koilarakada uren ordez 1 koilarakada esne gehituko dugu

 Oliba olioa frijitzeko
 Azukrea 

PRESTAERA
  - Kazola batean ura gatzarekin eta gurinarekin ipiniko dugu irakiten.
  - Irakiten hasten denean, irina guztia erantsiko diogu eta egurrezko koilara batekin gogoz nahastuko dugu txurro-orea lortu arte.
  - Txurroak forma emateko, orea makinan sartuko degu eta frifitzen hasiko gara. 
  - Sartaian olioa bero beroa egon behar du, justu kea  botatzen asten duenean, fijitzen asiko gara. Ez ipini txurro asko batera, bestela olioaren tenperatura jetsiko da.
  - Fijitutak daudenean, azukrea gainetik bota eta hoztu baino lehenago jango ditugu.
 Kolore gehiagokin nahi baditugu, orea egiterakoan 1 koliarakada uren ordez 1 koilarakada esne gehituko dugu.

TXOKOLATE BEROA


OSAGAIAK
 1litro esne
 300 gr txokolate beltza
 2 koilara azukrea

PRESTAERA
 - Kazola batean, esnea eta azukrea irakiten ipiniko dugu.
 - Irakiten duenean, txokolatea erantsi , sua jetsi, eta egurrezko koilararekin nahastu 6 minutu bitartez, etengabe txokolatea ez erretzeko.
 - Katiluan ipiniko dugu eta ondoan txurroak platertxo batean eta ur baso bat.    
 



  

No hay comentarios:

Publicar un comentario