viernes, 28 de enero de 2011

SAN BLAS OPILA


Kaixo, jakin duzuen bezala  Santa Agueda-ko besperan  San Blas opila jatea ohitura dugu  eta  datorren astean denez,  hementxe duzue errezeta.
Nahiko errexa da eta oso goxuak geratzen dira.

OSAGAIAK

125 gr gurina biguna
200gr hauts azukrea
2 arraultza
500gr irina
25gr royal legamia
Anis pixkat
Esne pixkat ikusten baduzue lehorra gelditzen ari dela

San Blaseko bainua egiteko:
2 zuringo
7 koiladakada azukrea,


Txokolate urtua izena jartzeko

PRESTAERA

 - Sumendi bat egin irina, azukre hautzarekin eta legamiarekin.
 - Erdian, arraultzak ipini, anixa,  esne pixkat eta gurina, lehenotik eskuekin bigunduta.
 -  Bi eskuekin masa guztia amasatu bolatxo bat lortu arte.
 - Arrabola batekin masa tinkatuko dugu eta moztutzen joango gara edalontzi batekin. (Nik "cortapasta" bat erabili dut)
 - Labeko bandexan ipini bat bestetatik tokia utziz, labean handitzen direlako.
 - Labean sartuko ditugu 200ºC-tan  10-12 minutu  bitartez tamainaren araberan.
                  - Bitartean San Blaseko bainua prestetuko dugu:
   - Bainumarian jarri dugun bol batean, bi zuringoak eta azukrea nahasiko dugu adaxka batekin eten gabe.
  . Azukrea ondo urtuta dagonean, bol-a berotik aterako degu eta indarrez adaxkarekin jotzen  jarraituko dugu ikusi arte ondo hostu dela.


 - San Blaseko opilak eginda daudenean, labetik aterako ditugu, utziko ditugu epeltzen.


 - Jarraian bainua ipiniko dizkiogu eta  amaitzeko txokolate urtuarekin  izena.       

                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario