sábado, 6 de noviembre de 2010

IJITO BESOA PASTEL KREMAZ BETETA



Kaixo, gaur ostirala denez eta  jarraitzen joan den astekoarekin, gaurko errezeta pastel-kremazko ijito besoa izango da, berez,  bizkotxo plantxa da biribilduta. 
Haurreko astean aipatu nuen bezala, gozogintzako klaseak ematen ditut, aurtengo kurtsoa amaitu da, baina postreak egiten jarraitzen dut etxekoentzat eta orain  zuei ere nahi baduzue erakutziko dizkuzuet.
Gaurkoan pastel-kremazko ijito pastela egingo det almendrekin.

Ijito besoaren bizkotxo plantxan osagaiak:

4 arraultza
100 gr azukrea
100 gr hirina

Prestaera:

Bol batean arraultza gorringoak ipini 50gr azukrearekin eta hagaxkarekin jo. Zuringoekin berdin egin  baina 150gr azukreekin. Oso garrantzitsua da, bi elaboraketak ondo harrotutak egotea.
Gorringoak dauden bol-an, zuringoak erantsi eta nahastu kontu handiarekin egurrezko koilara batekin, gora-beherako mugimendua eginez. Ondoren, hirina, pixkanaka, pixkanaka zuringoak nahastu ditugun bezalaxe, kontu handiarekin.
Zabaldu orea labeko bandexan, sartu labean 180º-tan 10-15 minutu bitartean.

Buztitzeko xarabea:

Erabiliko dugu, bizkotxozko pastelak egiten ditugunean, buztitzeko, horrela askoz ere mamitsugoak geldituko dira.

Osagaiak:

500ml ura
200gr azukrea
kanela adaxka, limoi eta naranja azala
ron edaria

Prestaera: 

Ipini kazola batean,ura, azukrea, kanela adaxka, limoi eta naranja azala eta irakin. 
Irakiten hasten denean, jeitsi sua eta eduki 12 minutu, kendu suatik eta gehitu ron-a.

Pastel krema:

Osagaiak:

500ml esne
100gr azukrea
35gr maizena
2 arraultza
1 arraultza gorringo
kanela adaxka, limoi eta naranja azala

Prestaera:

Esnea irakiten ipiniko dugu, kanela adaxka, limoia eta naranja azalarekin usaina emateko. Bitartean, maizena eta azukrea bol batean nahastuko dugu esne hotz pixkarekin eta segidan arrultzak eta arraultza gorringoa. 
Esnea irakiten hasten denean, bol-ean gehituko dugu, nahastu ondo eta berriro kazolan ipini irakiten 2 minutu krema egosteko, kontutan hartu, etengabe nahastu behar dela ez erretzeko.
Krema egosita dagonean, bandexa batean ipini eta film paperaz estali.

Muntatu

Ijito besoko plantxazko bizkotxoa xarabez buzti pintzel batekin.
Ondoren pastel-krema zabaldu plantxa osoan.
Biribilkatu ijito besoa osatuz.

Estali esnegai harrotuarekin, almendra xerrak zigortuak eta amaitzeko azukre hautsez. 














No hay comentarios:

Publicar un comentario